Euskal Herriko inauteriak
Helburua:
- Umeek Euskal Herriko inauterietako pertsonaiak ezagutzea.
- Umeek euren jatorrizko herrietako inauterien berri ematea.
Prozedura:
- Euskal Herriko mapa:
- Euskal Herriko mapa jarri horman eta lurraldeak aipatu.
- Umeek topa dezatela mapan zein herritan bizi diren eta herri hori zein lurraldetan dagoen.
Euskal inauterietako pertsonaiak:
- Hainbat pertsonaia aurkeztuko zaizkie umeei:
- Joaldunak
- Markitos
- Miel Otxin
- Markinako hartza
- Aretxabaletako txino-dantza
- Kaskarotak
- Hezitzaileak, alde batetik, pertsonaien irudiak edukiko ditu umeei erakusteko eta, bestetik, pertsonaia bakoitzari buruzko informazioa (ez zaie umeei dena azaldu behar, hezitzaileei laguntzeko informazioa da).
- Hezitzaileak pertsonaia horiek guztiak aurkeztuko ditu eta, ondoren, galderaerantzunen bidez landu: nola daude jantzita?, zer daukate eskuan?, nongoak dira?
- Aurkezpena egin ondoren, irudiak horman jarri denon bistan egon daitezen.
- Umeei, banaka edo binaka jarrita, pertsonaia bana emango zaie,ereduaren arabera margo dezaten.
- Margotutakoan, mapan itsatsiko dituzte dagokien lekuan.
- Inauteriak munduan:
- Umeek konta dezatela euren jaioterriko inauteriak nolakoak diren, zein den pertsonaia nagusia…