Zenbakien bingoa
Helburua:
- Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.
Prozedura:
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen zenbakia izendatuko du.
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako zenbaki hori agertzen den. Hala bada, zenbaki hori ezabatu, estali… egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten zenbaki guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.
Oharra:
- Ekintza hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
- Hasieran, hezitzaileak fitxan duen zenbakia ahoskatzearekin batera, zenbakiaren irudia erakutsiko du.
- Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, zenbakiaren irudia erakutsi egingo du.
- Hezitzaileak hitza esango du, baina ez du zenbakiaren irudirik erakutsiko.
- Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik zenbakiak ateratzen eta dagokien hitza esaten.
- Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.
- Zenbaki kopurua, hau da, zenbat zenbaki sartu bingoan, taldearen araberakoa izango da. Bestalde, aurrera egin ahala, zenbaki gehiago sartzen joan daiteke: 0-10 zenbaki multzoekin hasi, 0-20 hurrengo pausuan…