Zenbakien bikote jolasa

Helburua:

  • Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.

Prozedura:

  • Zenbakiak izango ditu, alde batetik, eta zenbaki horien izenak, bestetik. Zenbaki bakoitzeko bi fitxa berdin daude eta zenbaki horri dagokion hitza.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi zenbaki berdin izan daitezke edo zenbaki bat eta bere izena.
  • Pausuak: “Zenbaki-zenbaki”–ren kasuan:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (zein zenbaki duen esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi zenbakiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi fitxa jasoko ditu.
  • Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
  • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
  • Aurretik bingo jolasean aritu badira, umeek ezagutuko dituzte zenbakien izenak eta, agerian jarri ahala, izenak esaten jakin beharko lukete.

Oharra:

  • Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa zenbakidun fitxak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
  • Zailtxoagoa egin nahi bada, “zenbakihitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
  • Proposamena: Fitxa hauek erabiliz beste jolas bat ere egin daiteke, seiko urrearen antzekoa. Sei zenbakia erdian jarri eta, ondoren, 1etik 20rako ilara osatzen joan. Umeek irakurtzen baldin badakite, hitzak erabil daitezke: