Koloreen bingoa
Helburua:
- Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.
Prozedura:
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak koloretako fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen kolorea izendatuko du.
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako kolore hori agertzen den. Hala bada, kolore hori ezabatu, estali… egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten kolore guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.
Oharra:
- Ekintza hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
- Hasieran, hezitzaileak fitxan duen kolorea ahoskatzearekin batera, kolorea bera ere erakutsi egingo du.
- Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, koloredun fitxa erakutsi egingo du.
- Hezitzaileak hitza esango du, baina ez du kolorea erakutsiko.
- Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik koloreak ateratzen eta dagokien hitza esaten.
- Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.
Hitz-zerrenda:
- ARROSA
- LARANJA
- URDINA
- GORRIA
- ZURIA
- BERDEA
- BELTZA
- MARROIA
- GRISA
- HORIA
- MOREA