Koloreen bikote-jolasa

Helburua:

  • Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.

Prozedura:

  • Koloreak izango ditu, alde batetik, eta kolore horien izenak, bestetik. Kolore bakoitzeko bi fitxa berdin daude eta kolore horri dagokion hitza.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi kolore berdin izan daitezke edo kolore bat eta bere hitza.
  • Pausuak: “kolore-kolore”–ren kasuan:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (zein koloretakoa den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi koloreak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
  • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
  • Aurretik bingo jolasean aritu badira, umeek ezagutuko dituzte koloreen izenak eta, agerian jarri ahala, izenak esaten jakin beharko lukete.

Oharra:

  • Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa koloredun fitxak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
  • Zailtxoagoa egin nahi bada, “kolorehitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.

Hitz zerrenda:

  • ARROSA
  • LARANJA
  • URDINA
  • GORRIA
  • ZURIA
  • BERDEA
  • BELTZA
  • MARROIA
  • GRISA
  • HORIA
  • MOREA