Irudia osatu

Helburua:

  • Hiztegia ikastea.
  • Zenbait galdera-erantzun egitea:
    • Badaukazu telefonorik? Bai, badaukat.
    • Badaukazu mahairik? Ez, non dago? Alfonbraren gaineran.
  • Ume bakoitzak bere ingurunearen berri ematea.

Prozedura:

  • Binaka egingo dute ariketa.
  • Batak altzari guztiak dituen marrazkia izango du, eta besteak hiru altzari falta dituena.
  • Galderak eginez, besteak zein altzari falta dituen identifikatu eta altzariak dagokien lekuan ipintzen lagunduko dio.

Oharra:

  • Fitxa hauek ere ez dira denak batera egitekoak. Batean, sukaldea eta komuna egin daitezke, eta, beste batean, egongela eta logela. Lehendabizi A fitxa (elementu guztiak dituen fitxa) edukiko duenari, gero B fitxa (3 elementu falta dituen fitxa) emango zaio eta alderantziz.