Idatzi gauzen izenak

Helburua:

  • Landutako hiztegia idatziz jartzea.
  • Umeek hiztegia zenbateraino barneratu duten ikustea.
  • Nahi denerako, kontsultatzeko moduko hiztegitxo bat sortzea.

Prozedura:

  • Fitxa bana eman.
  • Altzari edo tresna bakoitzari dagokion izena jarri.
  • Zuzendu: horretarako, gelan dauden horma-irudi eta jolasetako fitxak erabili.

Oharra:

  • Fitxa hauek ez dira denak batera egitekoak. Komeni da fitxak beste eginkizun batzuekin tartekatzea, bestela, umeei astun gerta dakieke. Aurreko fitxa sortan (“Beñat eta Iratiren etxea margotzen”) esana dago marrazkiak eta idazteko fitxa hauek tarteka daitezkeela.
  • Zuzenketak ere badaude, hezitzaileak erabakiko du hitz horiek edo beste batzuk erakutsi edo erabili.