Beñat eta Iratiren etxea margotzen

Helburua:

  • Umeek Beñat eta Iratiren etxea eta etxeko gauzak margotzea. Gero egingo dituzten fitxetan etxe hori berori agertuko da. Beraz, margotze lan honek Beñat eta Iratiren etxea ezagutzen hasteko balioko du.

Prozedura:

  • Fitxa bana eman.
  • Nahi duten eran margotu.

Oharra:

  • Margotzeko fitxa hauek “Idatzi gauzen izenak” fitxekin eta “Bikote-jolasa”rekin tarteka daitezke, hau da, egongela margotu ondoren, “Bikote-jolasa egin” eta egongelako hiztegia idatziz jarri. Eta horrela, etxeko gainerako atalekin.