Begirik kendu gabe
Helburua:
- Hiztegia ikastea.
- Non … lantzea.
Prozedura:
- Lau fitxa dira, lau marrazki: sukaldea, komuna, logela eta egongela.
- Marrazkiari begiratuz, hizki jakin batekin idazten diren elementuak topatu behar dituzte eta idatzi:
- Komuna: “B” hizkiaz hasten diren elementuak (baldea, bainuontzia, bota).
- Sukaldea: “A” hizkiaz hasten diren elementuak (aulkia, argiak, armairua).
- Egongela: “N” hizkia daukaten elementuak (telefonoa, alfonbra, lanpara).
- Logela: “O” hizkia daukaten elementuak (ohea, alfonbra, gortinak).
Oharra:
- Fitxa hauek beste eginkizun batzuekin tarteka daitezke, ez dago batera egin beharrik.