Urtaroz urtaro

Oharra:

  • Urtaro bakoitzaren hasieran egingo da dagokion urtaroaren lanketa. Urtaro bakoitzetik bestera irudiak aldatuko dira, baina prozedura eta ordena bera izango
    dira.

Helburua:

  • Urtaroa girotzea.
  • Urtaroetako ezaugarri nagusiak ikastea.

Prozedura:

  • LORENTXOREN GUTUNA:
    • Urtaro guztien hasieran Lorentxok gutuna bidaliko du eta hezitzaileak irakurri eta denen artean komentatuko dute.
  • PUZZLEA:
    • Ume bakoitzari Puzzlea 1 (piezak) eta Puzzlea 2 (oinarria) fitxak banatu.
    • Urtaroko irudia jasoko dute Puzzlea 1 fitxan.
    • Puzzlea 1 fitxako zatiak moztu eta antolatu egin beharko dituzte.
    • Irudia osatzen dutenean, Puzzlea 2 fitxan itsatsi beharko dute eta, horrela, urtaro horretako irudia zein den ikusiko dute.
    • Amaitzeko, umeekin irudia aztertu eta urtaroaren ezaugarri nagusiak aipatu.
  • URTAROKO OLERKIA:
    • Urtaroko ezaugarriak aipatzen ditu.
    • Olerkia irakurri umeei.
    • Galdetu beraiek ere horrelako gauzak egiten dituzten.
    • Ezaugarri gehiago idatziko lituzketen galdetu.
  • MARRAZKIAK:
    • Urtaroen ezaugarriak argi ikusten dira marrazkietan.
    • Umeek, urtaro bakoitzeko, hiru marrazki edukiko dituzte aukeran.
    • Urtaroari dagokion marrazkia margotuko dute.
    • Umeek azaldu beharko dute zer ikusten duten marrazkian eta zein kolore aukeratu dituzten margotzeko eta zergatik.
  • ZUHAITZA:
    • Ume bakoitzak, urtaro bakoitzean, bere zuhaitza egingo du. Gelako arbola izango dute horman eta arbola horren modukoa egitea da helburua.
    • Urtea amaitzen denean, umeek koadernotxo bana izango dute lau urtaroetako arbolekin.
    • Nork bere zuhaitza egiteko prozedura gelakoa egiteko erabili den bera izango da.