Gelako arbola
Helburua:
- Urtaroen gaia girotzea.
- Talde lana bultzatzea.
Prozedura:
- Ikasturte osoan zehar egingo da.
- Gelako horman zuhaitz bat egongo da itsatsita.
- Urtaro bakoitzaren hasieran, zuhaitza urtaro horretako koloreekin apainduko da:
- Udazkenean hostoak marroiak dira eta zuhaitzetatik erortzen dira. Polita izan daiteke kalera irten eta lurrean aurkitutako hostoak gelako zuhaitzean itsastea.
- Neguan Gabonak ospatzen dira. Gabonetan ohitura da arbolak apaintzea. Kotoiarekin elurra, irudiak… egin daitezke eta arbolan jarri.
- Udaberrian loreak hasten dira eta hostoak berde egoten dira. Hostoak itsatsi daitezke zuhaitzean eta loreak inguruan.
- Udan lore gehiago daude, hostoak berdeagoak dira; zuhaitzean islatzea izango da helburua.
- Zuhaitza janzteko proposamen batzuk:
- Hostoak egiteko umeek binaka egingo dute lan. Kartulinetan (urtaroaren arabera kolore bat) euren esku inguruak markatuko dituzte. Eskuen silueta moztea izango da hurrengo lana eta taldeetan egindako eskuekin zuhaitza janztea helburua.
- “Hostoak” fitxako hostoak margotu, moztu eta zuhaitzean itsatsi.
- Kalera irten eta kalean aurkitzen dituzten hosto eta loreekin zuhaitza apaindu.