Denok pailazo
Helburua:
- Umeek zenbakiak eta koloreak erabiltzea.
- Bata besteari entzutea.
- Taldeko marrazkia osatzea.
Prozedura:
- Bi marrazki izango dituzte:
- A Fitxa: Pailazo bat.
- B Fitxa: Pailazo taldea.
- Ume bakoitzari pailazo bakarra daukan fitxa (A fitxa) eman bere gustuko koloreekin margo dezan.
- Umeei pailazo taldea daukan fitxa bana (B fitxa) eman. Ume bakoitzak aukera dezala zein pailazo izan nahi duen. Pailazoak aukeratzeko eztabaida balego, zotz egin:
Dona dona katona, sutondoan aitona, lepotik behera kutuna, atera kanpora, neska edo mutila tuntuna.
- Neska-mutil bakoitza zein pailazo izango den aukeratutakoan, azpian, izenak jarri. Norbaitek ez badaki izenak idazten, letra joko edo alfabetoa erabili laguntzeko.
- Umeei argazki bana atera, inprimatu, moztu eta aukeratutako pailazoaren aurpegian itsatsi.
- Ume guztiek edukiko dute pailazo taldearen fitxa gelakide guztien argazkiekin, berea barne.
- A fitxa eta B fitxa, biak, jarri mahai gainean. Ume bakoitzak esango die besteei zein kolorerekin margotu B fitxan berari dagokion pailazoa (eta berak ere margotu beharko du). Horretarako A fitxa erabili beharko du:
- 1 zenbakia, gorriz.
- 2 zenbakia, berdez.
- 3 zenbakia, laranjaz.
- …
- Honela, taldeko marrazkia osatuko dugu: pailazoak umeen aurpegiekin eta bakoitzak gustukoen dituen koloreekin.
Oharrak:
- B fitxa gelako umeen kopurura moldatzea komeni da, ume bakoitza pailazo batekin identifikatuko da-eta.