Nor da nor?
Helburua:
- Umeek, ikasitako hiztegia erabiliz, aurpegien deskripzioa egitea.
Prozedura:
- Bai hezitzaileak, bai umeek aurpegiz osatutako kartoi bana izango dute (A fitxa).
- Irudi handiak marretatik moztu eta erdian jarriko dituzte.
- Txandaka-txandaka, bakoitzak aurpegi bat aukeratu erdiko multzotik eta deskribatu egingo du. Besteek, euren kartoietan aurkitu egin beharko dute.
- Lehenengo deskripzioa hezitzaileak egingo du, horrela, umeek eredua jasoko dute-eta.
Oharra:
- Deskripzio hauetan aurreko gaietan landutakoa erabili behar da, adibidez, koloreak. “Neska da, ile luzea eta horia, begi urdinak ditu…”
- Jolas hau nahi beste zaildu daiteke deskripzio osatuagoak eskatuz.