Gorputz-atalen bingoa

Helburua:

  • Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.

Prozedura:

  • Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
  • Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duena izendatuko du.
  • Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako gorputz-atala agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estaliā€¦ egin beharko dute.
  • Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.

Oharra:

  • Ekintza hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
    • Hasieran, hezitzaileak fitxan duena ahoskatzearekin batera, irudia erakutsiko du.
    • Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, irudia erakutsi egingo du.
    • Hezitzaileak hitza esango du baina ez du irudirik erakutsiko.
    • Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik irudiak ateratzen eta dagokien hitza esaten.
  • Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.

Hitz-zerrenda:

  • BURUA
  • LEPOA
  • BESOA
  • BESAPEA
  • ESKUA
  • ESKUMUTURRA
  • UKONDOA
  • ATZAPARRAK
  • AZAZKALAK
  • SORBALDA
  • BIZKARRA
  • BULARRA
  • TITIAK
  • GERRIA
  • SABELA
  • ZILBORRA
  • IPURDIA
  • ALUA
  • ZAKILA / BARRABILAK
  • HANKA
  • IZTERRA
  • BELAUNA
  • BERNA
  • ORPOA
  • ORKATILA
  • OINA
  • BEHATZAK