Gorputz-atalen bikote-jolasa

Helburua:

  • Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.

Prozedura:

  • Gorputzeko atalen irudiak izango ditugu, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Atal bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
  • Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
  • Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
  • Aurretik bingo-jolasean aritu bagara, umeek ezagutuko dituzte gorputz-atalen izenak, eta, agerian jartzen doazen irudiak izendatzen jakin beharko lukete.

Oharra:

  • Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
  • Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.

Hitz-zerrenda:

  • BURUA
  • LEPOA
  • BESOA
  • BESAPEA
  • ESKUA
  • ESKUMUTURRA
  • UKONDOA
  • ATZAPARRAK
  • AZAZKALAK
  • SORBALDA
  • BIZKARRA
  • BULARRA
  • TITIAK
  • GERRIA
  • SABELA
  • ZILBORRA
  • IPURDIA
  • ALUA
  • ZAKILA / BARRABILAK
  • HANKA
  • IZTERRA
  • BELAUNA
  • BERNA
  • ORPOA
  • ORKATILA
  • OINA
  • BEHATZAK