Aurpegien bikote-jolasa

Helburua:

  • Umeek aurpegiko atalak izendatzen ikastea.

Prozedura:

  • Aurpegiko atalen irudiak izango ditugu, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Atal bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
  • Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
    • Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
  • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.

Oharra:

  • Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
  • Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.

Hitz-zerrenda:

  • ILEA
  • AURPEGIA
  • BEKOKIA
  • BEGIAK
  • BETILEA
  • BEKAINA
  • BELARRIA
  • MASAILA
  • SUDURRA
  • AHOA
  • EZPAINAK
  • MINGAINA
  • HORTZAK/HAGINAK
  • KOKOTSA