Lorentxoren aurkezpena

Helburua:

  • Umeei Lorentxo aurkeztea. Lorentxo umeen laguna da eta, gutunen bidez, zertan arituko diren esango die.

Prozedura:

  • Umeei irudiak erakutsiz, ozenki irakurri.
  • Intonazio egokia eman.
  • Paragrafo osoa irakurri beharrean, esaldiz esaldi irakurri, galderak eginez ulertu dutela ikusi arte.
  • Irudia erabili irakurritako testua ulertarazteko.
  • Umeak euren iritziak eta galderak esatera bultzatu.
  • Pertsonaiaren alde onak erakutsi eta lan egitera animatu, ondo pasatuko dutela esanez.
  • Ondoren, lagun izango den horrekin identifikatzeko Lorentxoren irudia margotu.

Oharra:

  • Ipuinaren amaieran pertsianak ageri dira. Hezitzaileak moztu eta ipuinaren lehenengo orrian itsatsiko ditu irudian ikusten den bezala.