Gelako hiztegia horman

Helburua:

  • Umeek hiztegia ikastea eta erabiltzea.

Prozedura:

  • Gelako gauzen irudiak daude, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Gauza bakoitzeko irudi eta izen bana.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: irudia eta dagokion hitza. Ondoren, horman itsatsi beharko dituzte.
  • Pausuak:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri gora begira.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri biribilean.
    • Ume bakoitzak, txandaka, irudi bat eta horri dagokion hitza hartuko ditu (ezin badu, besteen laguntzarekin) eta horman itsatsiko ditu. Horrela, fitxa guztiak bukatu arte.

Oharra:

  • Hitza daukan fitxa handia egitea komeni da, hormara begiratzean, irakurtzeko modukoa izan dadin.

Hitz-zerrenda:

  • BORRAGOMA
  • ZORROZKAILUA
  • ZELOA
  • BOLIGRAFOA
  • LEIHOA
  • KARPETA
  • ARBELA
  • ATEA
  • MANTALA
  • KARTULINA
  • AULKIA
  • KAXA
  • ARTAZIAK
  • KOLA
  • MAHAIA
  • ARKATZA
  • PLASTILINA
  • TENPERA
  • PINTZELA
  • MARGOAK
  • ZAKARRONTZIA
  • ARGIA
  • HORMA