Lanbideen domino erraldoia

Helburua:

  • Umeei hiztegi berria aurkeztea.
  • Umeek aurkeztutako hiztegia erabiltzea.

Prozedura:

  • Jolas honek 3 zati ditu:
  1. Lorentxoren gutuna:Umeek Lorentxoren gutuna jasoko dute. Gutun horretan Beñatek handitan zer izan nahi duen ikusiko dute.Hezitzaileak gutuna irakurriko du eta umeek ulertu dutela ziurtatu. Ondoren, “Beñat, zer izan nahi duzu handitan?” fitxa hartu eta, tresnei erreparatu ondoren, zein lanbide diren galdetu umeei.
  2. Umeei esanarazi galdera-erantzunen bidez euren familiakoak edo ingurukoak zer diren eta zer egiten duten: “Irati eta Beñaten aitak garbigailuak egiten ditu, langilea da. Ama medikua da. Eta zuen ama / aita?…” Galdera-erantzunak egin ondoren, dominoan agertuko zaizkien lanbideak azaldu. Horretarako irudi handiak erabili. “Batzuetan autoak hondatu egiten dira eta garajera eraman behar izaten ditugu. Nork konpontzen ditu? MEKANIKARIAK” edo, mailaren arabera, “Hau suhiltzailea da. Zer egingo du lanean?”.
  3. Hiztegia landuta daukatenez, orain, dominoan arituko dira. Bi domino-jolas daude eta bakoitzean zazpi lanbide. Jolas bakoitzak 28 fitxa ditu.
    • Jolas egiteko hainbat aukera daude:
      • Bi talde egin eta talde bakoitza domino-jolas batekin aritzea.
      • Talde handian lehenengo joko bat egin eta gero bestea egitea.
    • Jolas berdean “idazkari-idazkari” fitxa duen umea hasiko da. Jolas laranjan, berriz, “baserritarra-baserritarra” fitxa duena.
    • Ume bakoitzari 5 fitxa eman; beste erdiak ahuspez geratuko dira.
    • Bere eskuman dagoenak ikusi beharko du ea ipintzeko moduko fitxarik daukan. Baldin badauka, zer daukan esan eta ipini egingo du. Ez badauka, erdiko multzotik bat hartuko du eta, hori ere ezin badu ipini, hurrengoaren txanda izango da.
    • Eskuartean dituen fitxa guztiak mahai gainean jartzea lortzen duenak irabaziko du.

Hitz-zerrenda:

  • Idazkaria
  • Mekanikaria
  • Suhiltzailea
  • Irakaslea
  • Margolaria
  • Medikua
  • Kazetaria
  • Argazkilaria
  • Abeslaria
  • Sukaldaria
  • Erizaina
  • Arkitektoa
  • Igeltseroa
  • Baserritarra
  • Etxekoandrea
  • Langilea