Familiaren bingoa
Helburua:
- Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.
Prozedura:
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du (Iratiren eta Beñaten senideen irudiekin) eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duena izendatuko du (aita, ama…).
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako senidearen irudia agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estali…egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.
Oharra:
- Jolas hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
- Hasieran, hezitzaileak fitxan zer daukan ahoskatzearekin batera, irudia bera ere erakutsi egingo du.
- Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, irudidun fitxa erakutsi egingo du.
- Hezitzaileak hitza esango du, baina ez du irudia erakutsiko.
- Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik irudiak ateratzen eta dagokien hitza esaten.
- Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.
Hitz-zerrenda:
- AITAITA
- AMAMA
- AITA
- AMA
- OSABA
- IZEBA
- SEMEA
- ALABA
- ARREBA
- ANAIA
- LEHENGUSINA
- LEHENGUSUA
- GURASOAK
- SEME-ALABAK
- AITAITA-AMAMAK
- OSABA-IZEBAK
- ANAI-ARREBAK
- BASERRIA
- TXAKURRA
- HERRIA
- PLAZA
- KIROLDEGIA
- LUDOTEKA
- ESKOLA