Familiaren bikote-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Familiakoen irudiak izango ditu, alde batetik, eta horien izenak, bestetik. Irudi bakoitzeko bi fitxa berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zein den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
- Aurretik bingo jolasean aritu badira, umeek ezagutuko dituzte familiakoen irudien izenak eta, agerian jarri ahala, izenak esango dituzte.
Oharra:
- Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
Hitz-zerrenda:
- AITAITA
- AMAMA
- AITA
- AMA
- OSABA
- IZEBA
- SEMEA
- ALABA
- ARREBA
- ANAIA
- LEHENGUSINA
- LEHENGUSUA
- GURASOAK
- SEME-ALABAK
- AITAITA-AMAMAK
- OSABA-IZEBAK
- ANAI-ARREBAK
- BASERRIA
- TXAKURRA
- HERRIA
- PLAZA
- KIROLDEGIA
- LUDOTEKA
- ESKOLA
- LUDOTEKA