Horma-irudia

Helburua:

  • Umearen aurrezagutzak aktibatzea.

Prozedura:

  • Gaiarekin zerikusia duen horma-irudia landuko da (horma-irudia I). Horma-irudian etxearen gelak eta altzariak agertzen dira. Erdian etxea dago eta lau izkinetan gela bakoitzeko altzariak.
  • Umeek, irudian ikusten dutena zer den azaltzeaz gain, ezagutzen dituzten etxearen zatiak eta altzarien izenak izendatu beharko dituzte. Ezagutu ezean, horma-irudian bertan, txarteltxoak itsatsiko dituzte aipatutako zatien eta altzarien izenekin. Txarteltxoak hezitzaileak eramango ditu eta umeei eskatuko die, bere laguntzarekin, dagokien lekuan jartzeko.
  • Ekintza hau egiteko bide bat baino gehiago daude:
    • Umeei eskatu, taldeka, ezagutzen dituzten etxearen zatiak eta altzarien zerrenda egiteko eta, ondoren, zerrendatutakoak horma-irudian aurkitu.
    • Hezitzaileak, galdera zehatzen bidez, umeei aterarazi ezagutzen dituzten hitzak.
    • Horma-irudia I landu eta hurrengo egunean edo egun batzuk barru, Horma-irudia II banatu umeei eta altzari bakoitzaren azpian, zer den idatzi.

Hitz-zerrenda:

Sukaldea

  • Mahaia
  • Aulkia
  • Garbigailua
  • Hozkailua
  • Sukaldea
  • Harraska
  • Armairua

Egongela

  • Lanpara
  • Sofa
  • Besaulkia
  • Alfonbra
  • Telefonoa
  • Telebista

Logela

  • Ohea
  • Armairua
  • Gau-mahaia
  • Alfonbra
  • Gortinak
  • Manta

Komuna

  • Bainuontzia
  • Komuna
  • Lababoa
  • Ispilua
  • Toalla