Egin etxe bat
Helburua:
- Ikasitako hiztegia eta ezagutzen dituzten hizkuntza baliabideak erabiltzea.
Prozedura:
- Aurreko egunetan etxekoen argazkiak ekartzeko eskatu; moztu egingo dituztela esan. Ekartzeko modurik ez badute, aldizkarietan aurpegi batzuk moztu eta aurpegi horiek erabiliko dira.
- Etxea margotu.
- Leihoen eta atearen atzean argazkiak itsatsi.
- Leihoak eta atea moztu marretatik.
- Atea eta leihoak ireki barruan nor dagoen ikusteko.