Beñat eta Iratiren etxea eraikitzen

Helburua:

  • Ume bakoitzak Beñat eta Iratiren etxea egin eta janztea.
  • Ume bakoitzak berak egindako etxea aurkeztea gelakideen aurrean.

Prozedura:

  • Umeek jasoko dute:
    • Lau zirkunferentzia erdi (bakoitzean etxearen atal bat egongo da: sukaldea, egongela, komuna eta logela).
    • Hainbat altzari agertzen diren 3 fitxa.
    • Etxearen oinarria.
    • Familiako kideak: Irati, Beñat, Elena, Patxi eta Argi.
  • Umeek zirkunferentzia erdiak moztu egingo dituzte marretatik. Ondoren, etxearen atal bakoitza margotuko dute, altzariak aukeratu, margotu, moztu eta itsatsi dagokien gelan.
  • Gela guztiak jantzitakoan, lau zirkunferentzia erdiak itsatsi.
  • Etxea oinarrian itsatsi eta familiako pertsonaiak eurek aukeratutako etxearen atalean itsatsi.
  • Ume bakoitzak bere etxea egin duenean, gelakideei aurkeztu.

Adibideak: