Animalien hasierako bingoa
Helburua:
- Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.
Prozedura:
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen animalia izendatuko du.
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako animalia agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estali… egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.
Oharra:
- Hainbat animalia landuko dira gai osoan zehar. Guztira animalia asko dira eta izen gehiegi dira hasieratik lantzeko. Horregatik, hasierako bingo honetan, horma-irudian agertzen diren animaliak bakarrik landuko dira, bai bingoan eta baita bikote-jolasean ere. Bestalde, beste bingo bat dago gaiaren amaieran lantzeko: “Animalien amaierako bingoa”. Gai guztian zehar landutako animalia guztiak bilduko dira bertan.
- Bingo hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
- Hasieran, hezitzaileak fitxan duena ahoskatzearekin batera, irudia erakutsiko du.
- Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, irudia erakutsi egingo du.
- Hezitzaileak hitza esango du, baina ez du irudirik erakutsiko.
- Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik irudiak ateratzen eta dagokien hitza esaten. Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.
Hitz-zerrenda:
- ZEZENA
- BEHIA
- OILARRA
- OILOA
- TXERRIA
- ARDIA
- ZALDIA
- TXAKURRA
- KATUA
- UNTXIA
- ASTOA
- AHATEA
- HARTZA
- SAGUA
- KATAGORRIA
- USOA
- ARRANOA
- TXIMELETA
- ANTXOA
- BALEA
- IGELA
- LEGATZA
- MARRAZOA
- OLAGARROA