Animalien bikote-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Animalien irudiak daude, alde batetik; eta irudi horien izenak, bestetik. Animalia bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
Oharra:
- Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
- Jolas honetan agertzen diren animaliak horma-irudian azaltzen direnak dira, beraz, horma-irudiaren ondoren eta hasierako bingoa landu ondoren, sartzea gomendatzen da.
Hitz-zerrenda:
- ZEZENA
- BEHIA
- OILARRA
- OILOA
- TXERRIA
- ARDIA
- ZALDIA
- TXAKURRA
- KATUA
- UNTXIA
- ASTOA
- AHATEA
- HARTZA
- SAGUA
- KATAGORRIA
- USOA
- ARRANOA
- TXIMELETA
- ANTXOA
- BALEA
- IGELA
- LEGATZA
- MARRAZOA
- OLAGARROA