Animalien amaierako bingoa
Helburua:
- Umeek gai osoan zehar azaldutako animalia guztien izenak erabiltzea.
Prozedura:
- Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
- Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen animalia izendatuko du.
- Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako animalia agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estaliā¦ egin beharko dute.
- Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.
Oharra:
- Gaiaren amaieran erabiltzeko bingo jolasa da, ikusitako animalia guztiak agertuko dira-eta.
Hitz-zerrenda:
BASERRIA
- ZEZENA
- BEHIA
- OILARRA
- OILOA
- TXITA
- TXERRIA
- TXERRAMA
- TXERRIKUMEA
- AHARIA
- ARDIA
- ZALDIA
- TXAKURRA
- KATUA
- UNTXIA
- ASTOA
- AHUNTZA
- SAGUA
- ZIZAREA
- USOA
- AHATEA
- IGELA
BASOA
- HARTZA
- KILKERRA
- INTSEKTUA
- KATAGORRIA
- AZERIA
- ARRANOA
- OTSOA
- TXIMELETA
- TXANTXANGORRIA
- BIRIGARROA
- BELEA
- ZOZOA
- TXEPETXA
ITSASOA
- ANTXOA
- ATUNA
- BALEA
- IZURDEA
- MARRAZOA
- LEGATZA
- OLAGARROA
- TXIPIROIA
OIHANA
- TXIMUA
- SUGEA
- ELEFANTEA
- JIRAFA
- LEHOIA
- LOROA
- TIGREA