Animalia hotsen bikote-jolasa
Helburua:
- Animalien soinuak entzutea, eta onomatopeiak ezagutzea.
Prozedura:
- Animalien irudiak daude, alde batetik eta onomatopeiak, bestetik.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: irudi bat eta irudi horretako animaliak ateratzen duen hotsa.
- Pausuak “Irudi-hotsa”:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta ikusten duen animalia izendatu; beste fitxa bat jaso eta onomatopeia irakurri. Irudiari dagokion hotsa bada, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi fitxa jasoko ditu.
- Irudia eta berari dagokion hotsa ez badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
Oharra:
- Jolasean hasi baino lehen, hezitzaileak animalia hotsen onomatopeiak zeintzuk diren esango die. Galdera-erantzunen bidez landu daiteke:
- Badakizue nola egiten duen txoriak?
- Ondoren, grabazioko hotsak entzungo dituzte eta, entzun ahala, zein animalia den esango dute.
- Amaitzeko, jolasean hasi.
Onomatopeia zerrenda:
Grabatuta dauden hotsak:
- ARDIA: BEE
- BEHIA: MARRU-MARRU
- KILKERRA: KRI-KRI
- LEHOIA: ORRO-ORRO
- OILARRA: KUKURRUKU
- TXAKURRA: ZAUNK-ZAUNK
- TXERRIA: KURRIN-KURRIN
- TXORIA: TXIO-TXIO
- ZALDIA: IRRINTZIA
Hezitzaileak, aurrekoak eta ondorengoak, guztiak ahoskatuko ditu:
- KATUA: MIAU
- OTSOA: ULU-ULU
- INTSEKTUA: KISK-KISK
- OILOA: KAKARA-KAKARA