Olentzeroren ipuina
Helburua:
- Olentzeroren berri izatea.
- Irakurmena lantzea.
- Ohiturak ezagutzea.
Prozedura:
- Lehenengo, hezitzaileak, marrazkiak erabiliz, ipuin luzea azaldu edo irakurriko die.
- Ipuina ulertutakoan, umeak bi edo hiruko taldetan jarriko dira. Talde bakoitzari ipuin laburreko marrazki guztiak moztuta emango zaizkio ordena ditzaten.
- Ordenatutakoan, ipuina nola ordenatu duten esango dute: hurrenkera, zergatia…
- Hezitzailearen laguntzarekin eta ipuinaren irudiak, ordenatuta, aurrean dituztela, ipuinaren nondik norakoa kontatuko dute denen artean.
- Segidan, testuak banatuko zaizkie. Taldeka, marrazkiei testua lotuko diete.