Nondik norakoak

Helburua:

  • Gabonak zer diren ezagutzea.
  • Olentzero aurkeztea.
  • Euskal Herriko ohituren berri ematea.
  • Beste kulturetako ohiturak ezagutzea.
  • Irakurmena eta idazmena lantzea.
  • Koloreak, formak… lantzea.

Edukiak:

  • Kontzeptuak:
    • Gabonak.
    • Olentzero.
    • Koloreak, formak… hiztegia, oro har.
  • Prozedurak:
    • Olentzerori buruzkoak irakurri eta kontatu.
    • Ipuina ordenatu, margotu eta kontatu.
    • Gela apaindu.
    • Eskulanak egin.
    • Nork bere herriko ohiturak kontatu.
    • Olentzero eta Euskal Herriko ohiturak ezagutu.
    • Olentzerori gutuna idatzi.
  • Jarrerak:
    • Lanerako interesa agertu.
    • Gelakideen lan erritmoa errespetatu.
    • Gelakideen sinesmenekiko errespetua.

Material Osagarria:

  • Ipuinak:
    • Mari Domingi eta Olentzero – Ikastolen elkartea.
    • Olentzeroren zuhaitza – Ikastolen elkartea.
    • Olentzeroren oparia – Ikastolen elkartea.