Horma irudia

Helburua:

  • Umearen aurrezagutzak aktibatzea edota hiztegi berria aurkeztea.

Prozedura:

  • Gaiarekin zerikusia duen horma-irudia landuko da. Horma-irudian koloreak eta zenbakiak ikusiko dira. Alde batean, kolore ezberdinetako globoak daude; eta beste aldean, zenbakiak.
  • Umeek irudian ikusten dutena zein zenbaki edo kolore den esan beharko dute.
  • Ekintza hau egiteko bide bat baino gehiago dago:
    • Umeei eskatu, taldeka, ezagutzen dituzten koloreen zerrenda egiteko eta, ondoren, zerrendatutakoak horma-irudian aurkitu.
    • Hezitzaileak, galderen bidez, umeei aterarazi ezagutzen dituzten hitzak.