Zenbat daude?

Helburua:

  • Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
  • Ulermena lantzea.
  • Zenbakiak idazten ikastea.

Prozedura:

  • Ume bakoitzak fitxa bat edukiko du.
  • Galdera-erantzunen bidez landuko dira zenbakiak eta koloreak. Hona hemen zenbait adibide:
    • Zein zenbaki da gorria?
    • Lau zenbakia zein koloretakoa da?
    • Zenbat arkatz daude?
  • Aurretik bingo eta bikote-jolasean aritu badira, umeek ezagutuko dituzte koloreen eta zenbakien izenak. Garrantzitsua da, beraz, fitxa hau egin aurretik jolasean aritzea.

Oharra:

  • Umeek idazten jakinez gero, irudi bakoitzaren azpian zenbat dauden idatziko dute.
  • Umeek ez badakite idazten, “Sarrera: letrak identifikatzen” atalean egindako letra jokoak edo alfabetoak erabiliko dira nola idazten diren erakusteko. Kasu horretan, hezitzaileak ikusiko du zenbat zenbaki idatzarazi (1-5 edo 1-10).