Zenbakiak eta letrak lotzen
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
- Ulermena lantzea.
Prozedura:
- Ume bakoitzak fitxa bat edukiko du.
- Denek irudi bera izango dute.
- Umeek, txandaka, launa zenbaki esango dituzte ozenki, eta besteek, entzun ahala, lotu egingo dituzte. Horrela, marrazkia guztiz osatu arte.
- Marrazkia osatuta dagoenean, ume bakoitzak nahi dituen koloreak erabiliz, irudia margotuko du.
Oharra:
- Zazpi marrazki eredu daude. Batzuek zenbaki eta letra gutxi daukate, beste batzuek gehiago. Horren arabera eraman daiteke gelara, errazenetik zailenera.
- Hezitzaile bakoitzak ikusiko du taldearen arabera, marrazki guztiak landu ala bakarra.