Izozki erraldoia
Helburua:
- Umeek ikasitako koloreak izendatzea eta erabiltzea.
- Umeek koloreak zaporeekin erlazionatzea.
Prozedura:
- Ume bakoitzak fitxa bat edukiko du: izozkia.
- Galdera-erantzunen bidez izozkia gustatzen zaion jakingo dugu, eta zein zapore duen gustukoen.
- Zapore horiek koloreekin lotzeko eta bere gustuaren arabera margotzeko eskatuko zaio. Margotu ondoren, moztu eta izozkia egin.
- Ariketa honek bigarren zatia izan dezake: Izozki erraldoia.
- Izozki bolak margotuko dituzte (ume bakoitzak nahi dituen koloreekin) eta horman itsatsi kukurutxoaren gainean. Hezitzaileak ondoko galderak egingo ditu: Zenbat bola ditu izozkiak? Zein zaporetakoa da hirugarren bola? Zein kolore dauka laugarrenak?