Arrainontzia

Helburua:

  • Umeek ikasitako hiztegia ulertzea eta erabiltzea.

Prozedura:

  • Ume bakoitzak 2 fitxa edukiko ditu: alde batetik, arrainontzia eta, bestetik, arrainak.
  • Lehenengo, arrainontzia margotu.
  • Gero, ume bakoitzak 8 arrain aukeratu, nahi duen kolorearekin margotu, moztu eta arrainontzian itsatsi beharko ditu.
  • Galdera-erantzunen bidez landuko dira zenbakiak eta koloreak:
    • Zenbat arrain daude?
    • Zein zenbaki daukate?
    • Zein kolore dute?/Zein koloretakoak dira?
    • Kolore lehiaketa: zein da gehien agertzen den kolorea?
  • Horretarako hezitzaileak apuntatu egin beharko du umeek zein koloretako arrainak dituzten eta kolore bakoitzeko zenbat. Umeek, hezitzailearen laguntzarekin, idatzi sailkapenean lehenengo geratu diren 5 koloreen izenak. Adibidez:
    1. GORRIA (10 arrain).
    2. BERDEA (8 arrain).
    3. HORIA (5 arrain).
    4. URDINA (4 arrain).
    5. ARROSA (3 arrain).
  • Amaitzeko, horman arrainontzi handi bat jarri. Kontuan izanda zeintzuk diren 5 kolore erabilienak, zenbatu zenbat arrain dituzten kolore horietakoak (10 gorri, 8 berde…). Guztira, esate baterako, 30 arrain badaude, beste hainbeste arrain itsatsi arrainontzian. Umeek, txandaka, eta kontuan hartuta kolore bakoitzeko zenbat arrain dauden, margotu egingo dituzte. Guztira hamar badira gorriz margotutako arrainak arrainontzian ere hamar gorri egongo dira; zortzi berde badira guztira, zortzi berde egongo dira.