Horma-irudia

Helburua:

  • Umearen aurrezagutzak aktibatzea.

Prozedura:

  • Gaiarekin zerikusia duen horma-irudia landuko da. Horma-irudian gorputz-atalak eta hainbat arropa agertzen dira. Alde batetik, mutil bat agertuko da, Beñat; eta beste aldetik, neska bat, Irati.
  • Umeek, irudian ikusten dutena zer den azaltzeaz gain, ezagutzen dituzten gorputzatalak eta arropen izenak izendatu beharko dituzte. Ezagutu ezean, horma-irudian bertan, txarteltxoak itsatsiko dituzte aipatutako atalen eta arropen izenekin. Txarteltxoak hezitzaileak eramango ditu eta umeei eskatuko die, bere laguntzarekin, dagokien lekuan jartzeko.
  • Ekintza hau egiteko bide bat baino gehiago daude:
    • Umeei eskatu, taldeka, ezagutzen dituzten gorputz-atalen eta arropen zerrenda egiteko eta, ondoren, zerrendatutakoak horma-irudian aurkitu.
    • Hezitzaileak, galdera zehatzen bidez, umeei aterarazi ezagutzen dituzten hitzak.

Oharra:

  • Ekintza hau osatzeko Ikastolen Elkarteak argitaratutako “Nire gorputza” puzzlea erabil daiteke.