Zer da zer?

Helburua:

  • Landutako hiztegia idatziz jartzea.
  • Umeek hiztegia zenbateraino barneratu duten ikustea.
  • Nahi denean kontsultatzeko moduko hiztegitxo bat sortzea.

Prozedura:

  • Fitxa bana eman.
  • Atal bakoitzari dagokion izena jarri.
  • Zuzendu: horretarako, gelan dauden horma-irudia eta jolasetako fitxak erabili.

Oharra:

  • Fitxa hauek ez dira denak batera egitekoak. Gorputz-atalen bingo eta bikotejolasekin eta eskulanekin tartekatzea komeni da.