Aurpegiak osatzen

Helburua:

  • Taldeko lana bultzatzea
  • Hainbat aurpegiz osatutako koadernoa osatzea.

Prozedura:

  • Lehenik eta behin, kolore ezberdinetako kartulinak eskuratu.
  • Kartulina horietan aurpegi forma duen irudia itsatsi.
  • Hiru marra egin kartulinan (behealdetik hasita, 9cm-ra, 9cmra eta 11cm-ra).
  • Aldizkarietatik (edozein aldizkarik balio du) begiak, sudurrak, ahoak eta ileak moztu.
  • Kartulinetan itsatsi dagokien lekuan: begiak eta ilea goiko kartulina zatian, sudurra eta belarriak erdikoan eta ahoa beheko aldean.
  • Kartulina guztiak prest daudenean, koadernatu.
  • Kuter batekin kartulina guztiak moztu aurrez egindako marretatik.

Oharra:

  • Nahi izanez gero, sudurrak, begiak, ezpainak… aldizkarietatik hartu beharrean, gelakideen argazkiak erabil daitezke moztu eta kartulinetan itsasteko. Honela, ume baten begiekin, beste baten sudurrarekin eta hirugarren baten ahoarekin osatuko lituzkete aurpegiak.

Adibideak: