Panpina egin

Helburua:

  • Ume bakoitzak bere panpina egin eta janztea.
  • Ume bakoitzak bere panpina aurkeztea gelakideen aurrean.

Prozedura:

  • Hiru panpina eredu daude.
  • Umeek ikusiko dituzte eta zein egin nahi duten aukeratu.
  • Hezitzaileak panpina horri dagokion irudia eman umeari.
  • Panpinaren atal bakoitza moztu eta kartulina edo kartoi batean itsatsi.
  • Edozein paper motarekin (aldizkari, kartulina zati, egunkari, pinotxo paper, …) eta eskura izan dezakegun hainbat materialekin (plastilina, hari, globo…) moztutako gorputz-atalak jantzi.
  • Aurpegia egiteko euren argazkia erabil daiteke, aldizkarietako irudiak erabili, edo eta margotu, marraztu…
  • Gorputz-atal guztiak jantzitakoan, zati bakoitzari zuloak egin eta lotu.
  • Ume bakoitzak bere panpina egin duenean, gelakideei aurkeztu.

Oharra:

  • Fitxa bat dago umeek panpinaren aurkezpena egiteko lagungarri, zer esan behar duten jakiteko.
  • Fitxa betetzeko, ume bakoitzak bere panpinari izena jarri beharko dio, zenbat urte dituen asmatu, baita nongoa den eta non bizi den ere. Pentsatu beharko du zeintzuek osatzen duten bere familia, nolakoa den eta nola jantzita dagoen. Aurreko lan hau egitea lagungarri da, gero, ahoz egiteko.