Beñat eta Irati janzten

Helburua:

  • Umeek hezitzaileak emandako instrukzioak ulertzea eta, horien arabera, Beñat eta Irati janztea.

Prozedura:

  • Hezitzaileak arropak moztuko ditu eta erabiltzeko moduan jarri.
  • Ume bakoitzak Beñat edo Irati jantziko duen erabakiko du.
  • Mahai gainean jarriko dira arropa guztiak.
  • Umeek Beñat edo Irati hezitzaileak esaten dienaren arabera jantziko dituzte: Jantzi gona Iratiri, jantzi galtzerdiak biei edo nola jantziko zenukete neguan? Eta udan? Umeek arropak aukeratu eta, aukeratu ondoren, esan egin beharko dute zer jantzi dion bakoitzak bere pertsonaiari.

Oharra:

  • Taldearen eta zaletasunen arabera, desberdin jokatuko da: taldeari moztea edo margotzea asko gustatuz gero, hori egiteko aukera eman dakieke. Gero, umeek egindakoa aprobetxa daiteke goian esandakoa egiteko.
  • Ebakigarriekin ibiltzea gustatuz gero, taldeka zein banaka modu librean jolasteko aukera eman dakieke.