Arropen bingoa

Helburua:

  • Umeek hiztegi berria entzutea eta horretara ohitzea, aurrerago, eurek ekoitzi ahal izateko.

Prozedura:

  • Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
  • Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duena izendatuko du.
  • Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako arropa agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estali… egin beharko dute.
  • Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazle.

Oharra:

  • Ekintza hau behin baino gehiagotan erabiltzea komeni da, eta beti ere, umeen mailaren arabera eta gaiaren une ezberdinetan txertatuz:
    • Hasieran, hezitzaileak fitxan duena ahoskatzearekin batera, irudia erakutsiko du.
    • Hurrengo, hitza esango du. Tartetxoa utzi, eta ume guztiek euren kartoietan begiratu dutela ziurtatu ostean, irudia erakutsi egingo du.
    • Hezitzaileak hitza esango du, baina ez du irudirik erakutsiko.
    • Azkenik, umeak eurak jar daitezke poltsatik irudiak ateratzen eta dagokien hitza esaten.
  • Hurrenkera hori zaintzea komeni da, errazenetik zailenera.

Hitz-zerrenda:

  • TXAPELA
  • KAPELA
  • BISERA
  • ALKANDORA
  • NIKIA
  • BLUSA
  • PRAKAK
  • PRAKA MOTZAK
  • GONA
  • SOINEKOA
  • GALTZONTZILOAK
  • KULEROAK
  • BULARRETAKOAK
  • JERTSEA
  • JAKA
  • ANORAKA
  • BEROKIA
  • GALTZERDIAK
  • ZAPATILAK
  • ETXEKO ZAPATILAK
  • ZAPATAK
  • TXANKLETAK
  • BOTAK
  • BETAURREKOAK
  • ERLOJUA
  • ESKULARRUAK
  • BUFANDA
  • ATERKIA
  • GERRIKOA
  • POLTSA
  • PIJAMA
  • KAMISOIA
  • BATA
  • BAINU-JANTZIA