Arropen bikote-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Arropen irudiak izango ditugu, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Arropa bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi” –ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
- Aurretik bingo jolasean aritu bagara, umeek ezagutuko dituzte arropen izenak, eta, agerian jarri ahala, izenak esaten jakin beharko lukete.
Oharra:
- Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikotejolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
Hitz-zerrenda:
- TXAPELA
- KAPELA
- BISERA
- ALKANDORA
- NIKIA
- BLUSA
- PRAKAK
- PRAKA MOTZAK
- GONA
- SOINEKOA
- GALTZONTZILOAK
- KULEROAK
- BULARRETAKOAK
- JERTSEA
- JAKA
- ANORAKA
- BEROKIA
- GALTZERDIAK
- ZAPATILAK
- ETXEKO ZAPATILAK
- ZAPATAK
- TXANKLETAK
- BOTAK
- BETAURREKOAK
- ERLOJUA
- ESKULARRUAK
- BUFANDA
- ATERKIA
- GERRIKOA
- POLTSA
- PIJAMA
- KAMISOIA
- BATA
- BAINU-JANTZIA