Umeen aurkezpena

Helburua:

  • Umeek nork bere burua aurkeztea.

Prozedura:

  • Irakasleak Lorentxoren irudia hartu.
  • Umeei aurkezpen fitxa banatu.
  • Irakasleak, umeei galderak eginez, Lorentxo aurkeztu eta, ondoren, umeek euren fitxa bete (bakoitzak berea):
    • Zein da hau? Lorentxo da.
    • Eta zu nor zara? Ni naiz.
  • Fitxa betetzeko beste datuekin gauza bera egin:
    • Lorentxok ez dauka abizenik, baina zuek bai.
    • Zeintzuk dira zuen abizenak? Nire abizenak dira.
  • Umeak erantzunak ematera bultzatu.
    • Lorentxok zenbat urte dituela uste duzue?
  • Horrela fitxa osoa bete arte.
  • Argazkiarekin osatu ondoren, horman itsatsi (ikusi adibideak).

Oharra:

  • Adinaren arabera, batzuek errazago beteko dute fitxa. Idazteko eta irakurtzeko arazoak izanez gero, hezitzaileak arbelean idatz ditzake letrak eta umeek kopiatu.
  • Normala da umeak erdaraz erantzutea, adibidez, zenbakiak; halakoetan irakasleak euskaraz errepikatuko du umeak esandakoa.