Letrak identifikatzen

Helburua:

  • Umeek letrak identifikatzen ikastea.

Prozedura:

  • Atik Zrako letra bilduma edo alfabetoa: lau joko (lau kolore).
  • Arbelean edo horman itsatsi joko berdeko letra guztiak. Zerbait idazteko edo irakurtzeko letra identifikatu ezinean dabiltzanean, hor izango dituzte, agerian, begiratu eta ikasteko.
  • Beste hiru jokoak (laranja, berde argia eta urdina) helburu jakinetarako erabili:
    • Umeek elkarri laguntzeko; dakienak ez dakienari laguntzeko.
    • Zerbait lehenago amaituz gero, letrekin jolasteko: letra joko bat hartu eta nork bere izena idatzi letrak konbinatuz…
    • Eta abar.
  • Komeni da, beraz, letra joko horiek beti bistan eta eskura edukitzea.

Oharra:

  • Gelan letrak bistan izateak haurrei euren irakurketa eta idazketa prozesuan lagunduko die. Edozein unetan letren jokoa har dezakete umeek eta, tartetxo bat dutenean, binaka-edo, jolasean has daitezke euren kasa hitzak idazten letrekin, puzzle bat izango balitz bezala.
  • Alfabeto bat horman edo arbelean egongo da beti itsatsita, trabarik egingo ez duen leku batean.
  • Beste hiru alfabetoak eskura izango ditu hezitzaileak. Umeak hitz bat idazten ez dakiela esandakoan, hezitzaileak umeari hitza bere aurrean osatuko dio berak kopia dezan.