Gelako hiztegiaren bikote jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Alde batetik, gelako gauzen irudiak daude, eta horien izenak bestetik. Irudi bakoitzeko bi fitxa berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
Oharra:
- Jolas honek bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
Hitz-zerrenda:
- BORRAGOMA
- ZORROZKAILUA
- ZELOA
- BOLIGRAFOA
- LEIHOA
- KARPETA
- ARBELA
- ATEA
- MANTALA
- KARTULINA
- AULKIA
- KAXA
- ARTAZIAK
- KOLA
- MAHAIA
- ARKATZA
- PLASTILINA
- TENPERA
- PINTZELA
- MARGOAK
- ZAKARRONTZIA
- ARGIA
- HORMA