Gelako hiztegia

Helburua:

  • Umeek gelan edukiko duten materialaren izena ikastea.

Prozedura:

  • Lorentxoren gutuna.
  • Bikote-jolasa.
  • Irudiak izenarekin elkartu eta horman itsatsi.

Oharra:

  • Ikasturte hasieran lantzeko pentsatuta dago. Jokoen bidez materiala identifikatzen ikasiko dute.
  • Bigarren jolasa egiteko, irakurtzen jakin behar da eta denek irakurtzen ez jakitea gerta daiteke. Orduan, izenak irakurtzen dakitenei hitzen txartelak emango zaizkie eta irakurtzen ez dakitenei irudiak.