Lorentxoren gutuna familia aurkeztuz
Helburua:
- Lorentxok umeei Iratiren eta Beñaten familia aurkeztea.
- Ahaidetasun harremanak ikastea: aita, ama…
Prozedura:
- Umeei irudiak erakutsiz, ozenki irakurri.
- Intonazio egokia eman.
- Esaldiz esaldi irakurri, galderak eginez, ulertu dutela ikusi arte.
- Irudia erabili irakurritako testua ulertarazteko.
- Umeei euren familiari buruzko galderak egin hiztegia ikasteko:
- Beñaten aita Patxi da, eta zurea?
- Iratiren ama Elena da , eta zurea?
- …
Oharra:
- Aurkezpena egin ondoren, eta horma-irudiarekin hasi aurretik, umeek aukera izango dute aurkezpenean ikusi dituzten pertsonaiak euren gustura margotzeko.