Ingurunea
Helburua:
- Aurreko horma-irudian ikusitako hiztegia lantzea.
- Umearen aurrezagutzak aktibatzea edota hiztegi berria aurkeztea.
- Umeak zein ingurutan bizi diren ezagutzea.
Prozedura:
- Horma-irudi honetan lau gune agertzen dira: baserria, herria/kalea, jolaslekua eta etxea.
- Lorentxok bidalitako aurkezpenean BeƱat, Irati eta euren senideak non bizi diren esaten du eta hori da, hain zuzen ere, horma-irudi honetan ikusiko dutena: amama Maria eta aitaita Joxe baserrian, Iker eta Leire jolasean…
- Hezitzaileak, galdera-erantzunen bidez, familia-hiztegia landuko du baina baita inguruneari lotutakoa ere:
- Non bizi da amama Maria?
- Zer dago baserrian?
- Nortzuk bizi dira kalean?
- Non daude Iker eta Leire?
- Eta abar.