Familia
Helburua:
- Umearen aurrezagutzak aktibatzea edota hiztegi berria aurkeztea.
Prozedura:
- Gaiarekin zerikusia duen horma-irudia landuko dute. Horma-irudian Beñaten eta Iratiren familia ikusiko dute, baita Argi txakurra eta beren lagun Iker eta Leire ere.
- Hezitzaileak familiakoen aurkezpena egingo du Lorentxoren gutuna baliatuz: izenak, nolakoak diren eta abar. Umeek, entzundakoaren arabera, horma-irudiko pertsona bakoitzari izena jarriko diote. Horretarako, gometxak edo pegatinak erabiliko dira. Gero, galdera-erantzunen bidez, familila-hiztegia landu: zer da Joxe? Nor da amama?…
Oharra:
- Hezitzaileak, Lorentxoren gutunarekin eta horma-irudiarekin batera, gometxetan edo pegatinetan familiakoen izenak idatzita eramango ditu gelara (Patxi, Irati, Garbiñe…). Pertsona bakoitza deskribatu ahala, umeek gometxa hartu eta dagokion lekuan jarriko dute: amama Mariaren irudiaren ondoan MARIA jartzen duen gometxa… Horrela, senide guztiekin.
Hitz-zerrenda:
- Aitaita
- Amama
- Aita
- Ama
- Osaba
- Izeba
- Semea
- Alaba
- Arreba
- Anaia
- Lehengusina
- Lehengusua
- Gurasoak
- Seme-alabak
- Aitaita-amamak
- Osaba-izebak
- Anai-arrebak