Nire familiaren arbola
Helburua:
- Ume bakoitzak bere familiaren arbola genealogikoa egitea eta gelakideei aurkeztea.
Prozedura:
- Hezitzaileak Beñaten eta Iratiren arbola genealogikoa aurkeztuko die umeei (arbola genealogikoaren aurkezpena).
- Ume bakoitzari arbola bat eta arbola horretan itsasteko laukitxoak eman.
- Umeak arbola horretan zein senide sartuko duen pentsatuko du: gerta daiteke aitarik edo amarik ez izatea, anai-arreba bat baino gehiago izatea… Ez dago eredurik guztientzat baliagarria izango denik.
- Ume bakoitzak senideen izenak idatzi laukitxoetan.
- Laukitxoak moztu eta arbolan itsatsi.
- Umeei azalpentxoa eskatu: “Hau ni naiz; hori nire aita da, …”